Baskonia
Endesa Liga
Caja Laboralek Estudiantes mendean hartu du
Erredakzioa
Baskoniak ez dio ondo ekin norgehiagokari eta momentu txarrak pasa ditu lehen zatian. Atsedenalditik bueltan jokoa hobetu eta garaipena lortu dute gasteiztarrek 89-74ko emaitzarekin.
-
Caja Laboralek 89-74 irabazi dio Estudiantesi. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak azken sei minutuetara arte itxaron du Estudiantesen aurkako partida erabakitzeko: Norgehiagoka lehiatua izan da eta garaipena Buesa Arenan geratu da 89-74ko emaitzarekin.
Bukaerarako sei minutu falta zirenean talde bisitariaren abantaila sei puntukoa zen (63-69), baina orduan hasi zen Estudiantesen beherakada. Horrek erraztasunak eman zizkion Baskoniari eta amaieran Baskonia jaun eta jabe izan zen garaipena lortuz (89-74):
Andres Nocioni, Caja Laboralen azken fitxaketa Buesa Arenan izan da partida ikusten eta hau izan da albiste ona. San Emeterioren lesioa, aldiz, eguneko albiste txarrena izan zen Baskoniarentzat.
Fitxa teknikoa:
89 Caja Laboral (22+22+15+30): Prigioni (13), Ribas (9), San Emeterio (4), M. Bjelica (8), Lampe (14)-hasierako bostekoa-, Heurtel (7), Teletovic (22), Oleson (9), N. Bjelica (3).
74 Asefa Estudiantes (17+28+12+27): Deane (8), Lofton (4), Kirksay (3), Gabriel (21), Clark (6) –hasierako bostekoa-, Simonns (2), Jimenez (4), Granger (20), De la Fuente (6), Fernandez.
Epaileak: Martin Bertran, Perez Perez, Cardus.