Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Porrot mingarria azken unean (72-71)

Erredakzioa

Llomparten hirukoak garaipena eman dio etxeko taldeari Baskonia markagailuan nagusi zenean.

  • Lucentum Alicante-Caja Laboral. Argazkia: EFE

    Lucentum Alicante-Caja Laboral. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

72 - Lucentum (18+13+21+20): Llompart (10), Ellis (6), Stojic (2), Ivanov (22), Barnes (10) -hasierako bostekoa- Rautins (2), Jodar, Freire (7), Kone (4), Dewar (9).

71 - Caja Laboral (18+14+16+23): Prigioni (2), Ribas (8), Nocioni (10), Milko Bjelica (2), Lampe -hasierako bostekoa- Teletovic (13), Oleson (11), Nemanja Bjelica (16), Heurtel (9).

Pedro Llompartek azken segundoan sartutako hirukoari esker irabazi du Lucentum Alicantek Caja Laboralen kontrako neurketa (72-71). Partida parekatua izan da eta Baskoniak escurra izan ditu puntuak.

Orekatua izan da lehen zatia Alacanten. Talde biak partidaren bila atera dira hasieratik eta berdintasuna lehen laurdenaren amaieran islatua da (18-18). Bigarrena aurrenekoaren oso antzekoa izan da eta puntu bakar bati esker nagusi zen Dusko Ivanovicen taldea atsedenaldian (31-32).

Hirugarrenean etxeko taldea izan da nagusi eta hirugarren laurdenaren amaieran 52-48koa zen markagailua. Partida azken hamar minutuetan erabaki da. Baskoniak eskura zuen garaipena. 69-71 irabazten ari zen, baina Teletovicek eta du hiruko marratik asmatu eta, jarraian, Llomparten hirukoak garaipena eman dio etxeko taldeari. Ivanov, 22 punturekin, izan da norgehiagokaren saskiratzaile onena.