Baskonia
67-66
Baskoniak bigarren postuarekin amestu dezake Real Madrili irabazita
Erredakzioa
Buesa Arenan jokatu den partida parekatua eta ikusgarria izan da. Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak azken jabetza izan du, baina Llullek kale egin du azken segundoan. Nocionik bikain jokatu du.
Caja Laboralek 67-66 irabazi dio Real Madrili Buesa Arenan eta talde arabarrak Endesa Ligako bigarren postua eskuratzearekin amets egin dezake garaipenari esker. Dena den, Real Madrilek basket-averagea bere aldeko izatea lortu du. Partida bakarreko abantaila du talde madrildarrak Baskoniarekiko.
Buesa Arenan 15.504 zale bildu dira partida hau ikusteko eta horrek esan nahi du Endesa Ligaren historian zale gehien bildu diren kantxa bihurtu dela.
Partidako lehen laurdenean saskiratze gutxi ikusi ziren. Real madrilek hiruko batekin ekin zion partidari (0-3), baina Baskoniak azkar erreakzionatu zuen aurkariari 11-0eko partziala sartuta (11-3). Lehen hamar minutuak Baskoniaren aldeko 14-7ko emaitzarekin bukatu dira.
Bigarren laurdenean bi taldeek gehiago asmatu dute saski aurrean. Baskoniak ondo ekin zion laurdenari eta hamabi punturainoko abantailak lortu zituen (24-12). Dena den, bisitariak ez ziren behera etorri eta lau puntura gerturatu ziren (28-24). Laurdenaren azken txanpan, Baskoniak berriro hobera egin eta atsedenaldira zortzi puntuko abantailarekin iritsi zen (34-26).
Atsedenalditik bueltan asko parekatu zen norgehiagoka. Real madrilek bere joko onena erakutsi zuen laurden honetan eta Baskoniak gehiago sufritu zuen. Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak partida berdindu zuen hirugarren laurdeneko azken txanpan (48-48) eta bi puntuko abantaila lortu zuen laugarren laurdenari ekiteko (48-50).
Azken laurdena zirraragarria izan zen. Markagailua berdinduta egon zen laurden guztian zehar (54-54, 63-63) eta, partida amaitzeko segundo gutxiren faltan Baskoniak saskiratzea lortu zuen markagailuan aurrea hartzeko (67-66). Segundo bakarra falta zen norgehiagoka amaitzeko eta Pablo Lasok hutsartea eskatu zuen jokaldia prestatzeko. Jokalariek kasu egin zioten entrenatzaileari; hegaletik atera zuten, baloia Llulli bidali eta bere jaurtiketa ez zen saski barrura sartu taulan eta uztailean jo ondoren. Azkenean, 67-66ko emaitzarekin garaipena lortu zuen Caja Laboral Baskoniak.
Fitxa teknikoa:
67. Caja Laboral (14+20+14+19): Prigioni (6), Nocioni (12), N. Bjelica (10), Teletovic (8), Lampe (10)-hasierako bostekoa-, Ribas, Heurtel (5), Oleson (8) eta M. Bjelica (8).
66 Real Madril (7+19+24+16): Llull (16), Pocius (6), Suarez (3), Mirotic (11), Begic (6) –hasierako bostekoa-, Reyes (5), Rodríguez (3), Tomic, Singler (11) eta Velickovic (5).
Epaileak: Arteaga, Garcia Ortiz eta Martinez Diez.