Itxi

Baskonia

Caja Laboral

San Emeteriok pubiseko minarekin jarraitzen du

Erredakzioa

Caja Laboral Baskonia taldeko jokalariak hiru aste daramatza kantxetatik at eta ezin izan da taldekideekin batera aritu.

  • San Emeterio. Argazkia: EFE

    San Emeterio. Argazkia: EFE

Fernando San Emeteriok pubiseko mina gainditu ezinik jarraitzen du eta ezin izan da taldekideekin batera aritu. Baskonia taldeko Kantabriako jokalariak hiru aste daramatza kantxetatik at pubiseko arazoak direla eta.

Atzoko lan saioan, Manresaren aurkako porrotetik aurrena, San Emeteriok prestatzaileeekin bakarkako lana burutu zuen mina gutxitzeko helburuarekin. Dusko Ivanovicek kantabriarrak aste honetako entrenamenduetan parte hartzea espero zuen, baina pubiseko minak eta medikuek erabakiko dute kantxara itzultzeko unea noiz izango den.