Itxi

Baskonia

87-92 Fuenlabradaren aurka

Caja Laboralek sailkapeneko hirugarren postua ziurtatu du

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen mutilek garaipen bikaina eskuratu dute Fuenlabradaren aurka. Andres Nocionik eta Pablo Prigionik gidatu dute taldea erasoan.

  • Fuenlabrada-Baskonia. Argazkia: EFE

    Fuenlabrada-Baskonia. Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

87. - Baloncesto Fuenlabrada (28+25+9+24): Sanchez (23), Blanco (10), Cortaberria (2), Mainoldi (11) eta Ffriend (9) -hasierako bostekoa- Hall (6), Laviña (-), Colom (10), Diouf (8) eta Muñoz (8).

92. - Caja Laboral (22+25+21+24): Heurtel (-), Nocioni (22), Oleson (15), Lampe (10) eta Teletovic (15) -hasierako bostekoa- Ribas (5), Prigioni (16), Milko Bjelica (4) eta N. Bjelica (5).

Fuenlabradako taldea eroso egon da kantxan eta markagailuan aurrea hartu du Saul Blancoren hiruko bati esker (12-9). Madrilgo taldeak erraz agindu du kantxan eta Baskonian soilik Andres Nocionik asmatu du erasoan. Aurreneko laurdena 28-22 markagailuan goitik bukatu du etxeko taldeak.

Caja Laboralek ezin erasoan kaskar jokatu du eta defentsan bigunegi aritu da. Honela, Fuenlabradak markagailuko aldea handitu egin du (42-31). Nocionik gidatu du berriro Baskonia erasoan eta Ivanovicen mutilek markagailuko aldea murriztea lortu dute atsedenaldia heldu aurretik (53-47).

Hirugarren laurdenean Baskoniak markagailua irauli egin du Nemanja Bjelicaren saskiraketa bati esker (55-57), baina Madrilgo taldeak erasoan gogor sakatzen jarraitu du. Hala ere, Arabako taldeak ederki eutsi du defentsan eta 62-68koarekin bukatu da hirugarren laurdena.

Azkenengo laurdenean Prigionik ederki gidatu du Caja Laboral erasoan eta Dusko Ivanovicen taldeak garaipena eskuratu du (87-92). Baskoniak sailkapeneko hirugarren postua ziurtatu egin du.