Itxi

Baskonia

ENDESA LIGAKO FINAL-LAURDENAK

Baskoniari azken aukera geratzen zaio Liga borrokatzen jarraitzeko

I. G. | EITB Media

Joanekoan puntu bateko aldeaz irabazi ondoren (79-80), Spahijaren mutilak ez ziren kanporaketa erabakita uzteko gai izan eta etxean galdu zuten (82-89). Gaur Valentziari irabazi beharko diote finalerdietara igarotzeko.

  • Neven Spahija Valentziaren aurkako bigarren partidan

    Neven Spahija Valentziaren aurkako bigarren partidan. Irudia: EFE

Bitci Baskoniak eta Valentzia Basketek finalerdietarako txartela izango dute jokoan Endesa Ligako final-laurdenetako hirugarren partidan. Irabazleak Real Madril izango du aurkari finalean postu bat lortzeko.

Baskoniak puntu bateko aldeaz irabazi zuen Valentziaren zelaian (79-80) eta kanporaketa etxean defendatu ahal izatearen abantaila zuen kanporaketaren hurrengo fasera pasatzeko. Baina Neven Spahijaren mutilak ez ziren kanporaketa erabakita uzteko gai izan eta 82-89 galdu zuten Buesa Arenan, berdinketa hausteko hirugarren partida jokatzera behartuz eta kanporaketa irekita utziz.

Gaur gauean, gasteiztarrek La Fontetan irabazi beharko dute hurrengo fasera igarotzeko eta Real Madrilen aurka Endesa Ligako finalerako txartela jokatzeko.