Baskonia
Gescrap-Caja Laboral (88-90)
Caja Laboralek Gescrap akabatu du luzapenean
Erredakzioa
Neurketa oso parekatua izan da eta azken laurdenean alde txikia lortu du talde bilbotarrak, baina aukera ez du aprobetxatu eta Baskoniak ez du barkatu luzapen zirraragarri batean.
-
Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaia (15+23+17+26+7): Jackson (20), Blums (6), Mumbru (10), Hervelle (3) eta D'or Fischer (11) -hasierako bostekoa -; Raul Lopez (2), Grimau (8), Vasileaidis (10), Banic (13), Mavroeidis (5) eta Josh Fisher (-).
Caja Laboral (17+18+21+25+90): Prigioni (13), Oleson (12), Nocioni (8), Nemanja Bjelica (13) eta Lampe (10) -hasierako bostekoa-; Heurtel (-), Ribas (2), San Emeterio (17), Teletovic (12) eta Mirko Bjelica (3).
Partzialak: 15-17, 38-35 (atsedenaldia); 55-56, 81-81 (arauzko denbora); 88-90 (luzapena).
Pablo Prigioni Argentinako antolatzaileak Caja Laboral finalerdietara gidatu du gaur. Joko antolatzaileak protagonismo erabakigarria izan du neurketa oso parekatu batean, baina azkenean Gescrap Bizkaia 88-90 mendean hartu du Baskoniak Bilbao Arenan.
Prigioni saskiratze erabakigarriak sartu ditu une garrantzitsuetan, izan ere, norgehiagoka luzapenera eraman duen barnekaldia egin du eta Baskoniari bi puntuko aldea eman dio amaierarako 5.1 segundo falta zirenean. Horrela, Caja Laboraleko antolatzaileak bi jaurtiketa libre erabakigarriak sartu ditu, bigarrena Dusko Ivanovic entrenatzaileari galdetu ostean.
Hala ere, Gescrap Bizkaiak irabazteko eta kanporaketa luzatzeko aukera ezin hobea alferrik galdu du.
Bilboko taldeak garaipena eskuetan izan du. Marko Banicek bi jaurtiketa libre huts egin ditu arauzko denbora amaitzeko 5 segundo falta zirenean. Gainera, Katsikarisen mutilek markagailuan bi puntuko aldea (81-79) zuten. Kroaziako jokalariak Alex Mumbruren errebote bat alferrik galdu du.
Aaron Jacksonek laugarren laurden bikaina jokatu du, 14 puntu eta 22ko balorazioa pilatuta. Norgehiagokako jokalaria izan behar zela ematen zuen, baina Prigionik protagonismoa kendu dio azkenean. Argentinarrak 9 puntu eta 13ko balorazioa bildu du azken 15 minutuetan.