Itxi

Baskonia

FITXAKETA

Baskoniak Darius Thompson estatubatuarra fitxatu du bi denboralditarako

I. G. | EITB MEDIA

1,93ko garaierarekin, Tennesseekoa Lokomotiv Kuban talde errusiarrean aritu da azken kanpainan.

  • Darius Thompson

    Darius Thompson. Irudia: Cazoo Baskonia

Cazoo Baskoniak Darius Thompson 27 urteko joko-antolatzaile estatubatuarra fitxatu duela bi denboralditarako iragarri du.

1,93ko garaierarekin, Tennesseekoa Lokomotiv Kuban talde errusiarrean aritu da azken kanpainan.

Kanpoaldekoa izan da Krasnodarren taldearen funtsezko piezetako bat, eta batez beste 13,2 puntu, 5,8 asistentzia lortu ditu, 17,2ko balorazio-kredituekin Eurokopan 2021-22 denboraldian.