Itxi

Baskonia

Endesa Ligako playoffak

Caja Laboral, finalerako txartelaren bila

Erredakzioa

Nocioni eta Lampe zalantza dira larunbatean Real Madrilen aurka jokatu behar duten partidarako, baina Ivanovicek bi jokalari hauek prest egotea espero du.

  • Lampe eta Felipe Reyes, lehian. Argazkia. EFE

Caja Laboral Baskoniak Endesa Ligako finala jokatu nahi du, eta horretarako, garaipena lortu beharra dauka Real Madrilen aurka larunbatean (20:30ean). Finalerdietako kanporajeta berdinduta dago (2-2) eta larunbatean erabakiko da zein taldek jokatuko duen finala.

Andres Nocioni eta Maciej Lampe, zalantza dira Real Madrilen aurkako partidarako. Nocionik zuntz haustura du, baina ostegunean, jokalari moduan jantzita egon zen aulkian nahiz eta ez zuen minutu bakar bat ere jokatu. Bestalde, Lampek orkatila bihurritu zuen, eta ikusi egin beharko da jokatzerik izango duen. Dusko Ivanovieck bi jokalari hauek larunbatean jokatzeko prest egoeta espero du.

Partida honetan, Baskoniaren helburuetako bat Real Madrilek duen joko bizia geratzea izango da.