Itxi

Baskonia

Euroligako zozketa

Baskoniak Olympiacos txapelduna izango du aurkari C multzoan

Erredakzioa

Gainera, Caja Laboralek Zalguiris Kaunas eta Armani Milan izango ditu arerio. Bartzelonak zorte txarragoa izan du zozketan.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak Olympiacos egungo txapelduna izango du aurkari C multzoan. Zalguiris Kaunas eta Armani Milan ere bisitatuko dituzte gasteiztarrek. Horrela erabaki du Euroligako lehen faseko zozketak. Zozketa gaur egin dute Bartzelonan.

Estatuko taldeen artean Bartzelonak zorterik txarrena izan du zozketan. Caja Laborali, Real Madrili eta Unicajari arerio samurragoak egokitu zaizkie.

Xavi Pascualen taldeak Moskuko CSKA eta Partizan izango ditu aurkari nagusi D multzoan.

Maccabi Tel Aviv eta Montepaschi Siena Unicajaren arerio nagusiak izango dira B multzoan. Azkenik, Real Madrili Panathinaikos eta Khimki egokitu zaizkio A multzoan.

Zozketaren emaitza:

A multzoa: Panathinaikos (GREZIA, Real Madril (ESPAINIA), Khimki (ERRUSIA), Fenerbahce (TURKIA), Olimpia Liubliana (ESLOVENIA) eta lehen kanporaketako talde bat.

B multzoa: Maccabi Tel Aviv (ISRAEL), Montepaschi Siena (ITALIA), Alba Berlin (ALEMANIA), Unicaja (ESPAINIA), Asseco Prokom (POLONIA) eta Elan Chalon-sur-Saone (FRANTZIA).

C multzoa: Olympiacos (GREZIA), Caja Laboral Baskonia, Anadolu Efes (TURKIA), Zalguiris Kaunas (LITUANIA), Emporio Armani Milan (ITALIA) eta Cedevita Zagreb (KROAZIA).

D multzoa: Bartzelona Regal (ESPAINIA), CSKA Mosku (ERRUSIA), Partizan Belgrad (SERBIA), Lyetuvos Ritas (LITUANIA), Brose Baskets (ALEMANIA) eta Besiktas Istambul (TURKIA).