Itxi

Baskonia

Fitxaketa

Baskoniak Jordan Theodore fitxatu du, taldea sendotzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Base estatubatuarrak Gasteizen jokatuko du denboraldi amaierara arte, klubak asteazken honetan ohar batean iragarri duenaren arabera.

  • Jordan Theodore fitxatu du Baskoniak

    Jordan Theodore fitxatu du Baskoniak. Argazkia: Baskonia

Baskoniak Jordan Theodor jokalariaren esperientziaren aldeko apustua egin du, base postua indartzeko, denboraldi bukaerara arteko kontratua sinatuta.

Pasaporte mazedoniarra duen 34 urteko base estatubatuarra Frantziatik dator, Boulogne-Levallois taldetik. Han, batez beste, 13,3 puntu, 3,9 asistentzia eta 11,4 kredituko balorazioa lortu ditu, jokatutako 12 partidetan. Euroligan ere hainbat neurketa jokatu zituen EA7 Emporio Armani Milan taldean 2017-18 denboraldian, baita Eurocupen ere, hainbat denboraldiz, Unics Kazan eta Reyer Venezia klubetan.

Badirudi egokitzapen prozesu azkarra izango duela Baskonian. Izan ere, batetik, ibilbide luzea du jokalari gisa; bestetik, Dusko Ivanovicekin lan egin zuen Besiktasen, Turkian.