Itxi

Baskonia

Belaunetako lesioa

Milko Bjelicak bi aste kantxetatik kanpo emango ditu

Erredakzioa

Honenbestez, Baskoniaren denboraldiaurreari agur esan dio pibotak. Gainera, Bjelica Endesa Ligako aurreneko partida jokatzeko baldintzetan egotea zaila izango da.

  • Milko Bjelica. EFE

    Milko Bjelica. EFE

Milko Bjelica Caja Laboraleko jokalariak bi aste bajan emango ditu bi belaunetan lesioa duelako.

Montenegroko jokalariak bi belaunetan lesioa duela baieztatu du gaur Gasteizko taldeak. Bjelicari azterketa medikua egin zioten atzo.

Lesioa sendatzeko plasma erabiliko dute, baina "bi aste inguru" kantxetatik at eman beharko ditu. Ondorioz, Baskoniaren denboraldiaurreari agur esan dio pibotak.

Gainera, Bjelica Endesa Ligako aurreneko partida, CAI Zaragozaren aurka, jokatzeko baldintzetan egotea zaila izango da. Estreinako neurketa irailaren 30ean jokatuko da.

Maciej Lampe eta Taylor Rochestie lesionatuekin bat egin du Milko Bjelicak zerrendan.