Baskonia
CAIren aurka galdu ostean
San Emeteriok lan saio gehiago behar dituztela onartu du
Erredakzioa
Caja Laboral taldeko jokalariak entrenamendu ordu gehiago behar dituztela onartu du, jokalari guztiek sistemak ondo ikasi ahal izateko eta kantxan onena emateko.
-
San Emeterio CAIren aurka. Argazkia: EFE
Denboraldiaurrean lan gogorra egin arren, "entrenamendu gehiago" falta zaizkiela onartu du San Emeteriok, "taldeak batera" entrenatu behar duelako. Baskoniako kapitaina eta Nocioni Londreseko Olinpiar Jokoetan izan ziren, eta Ivanovicen aginduetara beranduago jarri ziren. Gainera, beste bost jokalari Europako Txapelketako atarikoa jokatzen izan dira, eta irailaren 11an hasi ziren taldearekin prestatzen.
Maciej Lampek eta Milko Bjelicak lesionatuta jarraitzen dute, eta oraindik ez dira taldekideekin entrenatu.