Baskonia
Adierazpenak
Thomas Heurtel: 'Duskok konfiantza ematen dit'
Erredakzioa
Frantziako jokalariak udako ustezko lagatzearen zurrumurrua zela eta kezkatuta egon dela onartu du. Gainera 'beste taldeak Baskonia baino indartsuagoak' direla onartu du.
-
Thomas Heurtel eta Moerman. Argazkia: EFE
Heurtelek udako zurrumurruekin "kezkatuta" egon dela ere onartu du. Izan ere, bere izena ustezko lagatze batekin lotu izan da. "Ezin dezaket gaizki egon naizenik esan, soilik saskibaloia baita. Hala ere kezkatuta egon naizela onartu behar dut", azaldu du Caja Laboral Baskoniako jokalariak.
Gasteizko taldea, indarrari dagokionez, "beste talde batzuk baino ahulagoa" dela esan du. Horregaitik, "besteak baino azkarrago jokatzen", eta euren saskibaloia egiten saiatzen direla azpimarratu du.