Itxi

Baskonia

Mononukleosisa gaindituta

Taylor Rochestie taldekideekin batera entrenatu da

Erredakzioa

Frantziako jokalariak argi utzi du jokatzeko gogo handiak dituela, baina txapelketetara bueltatzeko "pixkanaka" joan behar dela ere onartu du.

  • Rochestie eta Satoransky, lehian. Argazkia: EFE

    Rochestie eta Satoransky, lehian. Argazkia: EFE

Taylor Rochestie frantziarra taldekideekin berriro entrenatu da, mononukleosisa gainditu ostean. Baskoniako jokalaria hiru aste kantxetatik at izan da, baina lan saiora itzultzeagatik "oso pozik" dagoela onartu du. "Aurreneko eguna izan da, eta oso oso pozik nago, mina berriro jokatzearen emozioarekin ahaztu egiten da", esan du Rochestiek.

"Bihar eta ostegunean jokatu nahi dut, bai horixe. Hala ere, lanean pixkanaka joan behar dut", onartu du Caja Laboral Baskonia taldeko jokalariak.

Frantziarrak Baskoniak hobetzeko oraindik abagune ugari dituela ere azaldu du, jokalari guztiek ez baitute batera jokatzeko aukera izan. "Jokalari guztaik sendatuta egotea ona da erritmoa sortu behar baitugu; norgehiagoka batzuk irabazi eta talde handi bat jokatzen hasi behar dugu. Gure artean jokalari gisa elkar ezagutzen ari gara talde on bat sortzeko, hori da helburua", azaldu du Taylor Rochestiek.