Baskonia
Igandean, 19:00etan
Baskoniak Endesa Ligan sendo jarraitu nahi du
Erredakzioa
Arabako taldeak Valentzia Basketen aurka jokatuko du etxetik kanpora, Euroligan Cedevita Zagreben aurka galdu ostean.
-
Lampe Cedevita Zagreben aurka. Argazkia: EFE
Caja Laboral Baskoniak Endesa Ligan denboraldiko bosgarren garaipena bilatuko du Valentzia Basketen aurka. Dusko Ivanovicen taldeak porrot gogorra jaso du Euroligan Cedevita Zagreben kontra, baina playoffetako aurkari zuzen baten aurka animoak berreskuratzeko abagunea izango du.
Baskonia Valentzian garaipen gehien dituen taldea da, eta aurten Endesa Ligan lau garaipen eta bi porrot izan ditu. Real Madrilen aurka 83-81 galdu zuen, baina Ivanovicen mutilek Bartzelona 80-69 jipoitu zuten Buesa Arenan.
Pau Ribasek taldekide ohien aurka jokatuko du, Gasteizen hiru denboraldi jokatu ostean aurten Valentziak fitxatu baitu. Perasovicen mutilak sailkapeneko bigarrenak dira, bost garaipen lortu baitutze. Hala ere, Asefa Estudiantesen aurka talde taronjak porrota jaso zuen.