Baskonia
Igandean, 12:15ean
Zan Tabaken mutilek Unicaja hartuko dute, Buesa Arenan
Erredakzioa
Caja Laboral Baskoniak garaipena lortu behar du Euroligako porrot mingarria ahazteko. Zaleen aurrean Arabako taldeak ezin du hutsik egin.
-
Rochestie. Argazkia: EFE
Zan Tabakek zaleen aurrean debuta egingo du Unicajaren aurka. Euroligan porrot gogorra jaso ondoren, Caja Laboral Baskoniak ligan maila eman beharko du, baina Malagako taldea ere garaipena lortzeko gosearekin helduko da Gasteizera.
Baskoniak 82-45 galdu du Zalgirisen aurka, eta partidan ezinean ibili ziren. Buesa Arenako zaleek taldea suspertzea eta beste itxura bat ematea nahiko dute.
Caja Laboralek bolada txarra atzean utzi behar du, baina horretarako aldaketa handia eman beharko du. Zan Tabak kroaziarra taldearen norabidea aldatzeko heldu da Gasteizera Dusko Ivanovicen ordez, eta Baskoniak Unicajaren aurka abagune ederra izango du.
Jasmin Repesaren mutilek denboraldia sendo hasi dute, eta Caja Laboralen aurka garaipena lortzeko prest daude. Nemanja Bjelicaren parte hartzea azken unera arte zalantza izango da, bikietan giharretako lesioa baitu.