Itxi

Saskibaloia

60-70

Barçak Panathinaikos mendean hartu eta bosgarren partida behartu du

Erredakzioa

Xavi Pascualen gizonak partidaren jaun eta jabe izan ziren lehen minututik eta Palaun jokatuko dute norgehiagoka erabakigarria.

  • Bartzelonak aise menderatu zuen Panathinaikos Atenasen. Efe.

    Bartzelonak aise menderatu zuen Panathinaikos Atenasen. Efe.

Bartzelona Regalek bosgarren partida Palaun jokatu eta Final Fourreko txartela Palaun erabakitzeko eskubidea irabazi zuen atzo Panathinaikos 60-70 mendean hartuta. Kataluniarrek garaipena handia Portu zuten Atenaseko OAKA pabiloian eta kanporaketa etxean, Bartzelona, erabakiko dute.

Kanporaketako hirugarren partidan gertatu ez bezala, greziarrek ezin izan zuten Barça lehen minutuetan ezustean harrapatu eta lehen bi laurdenetan, Bartzelonarrek 11 punturainoko abantantailak izan zituzten.

Panathinaikosek amorrua atera eta atsedenaldirako abantaila murriztea lortu zuen (27-31).

Hala ere, Tomicen jokoak etxekoen erreakzioa ezer ezean utzi zuen bigarren zatiaren hasieran (31-39, 23. minutuan). Huertasek, Lorbekek eta, batez ere, Navarrok Tomicekin bat egin zuten eta aldea 16 puntura handitu zuten (35-51 26. minutuan).

Greziarrak ez ziren partida iraultzeko gai izan. Bartzelonak 17 puntuko abantaila lortu zuen 32. minutuan eta lau minutu geroago Panathinaikos zortzi puntura jarri zen arren (52-60), Navarrok zalantza guztiak uxatu zituen hiruko bi saskiratze sartuta.

Fitxa teknikoa:

60 - Panathinaikos (10+17+11+22): Xanthopoulous (-), Diamantidis (-), Maciulis (11), Gist (4), Schortsanitis (13)  -hasierako boskotea- Ukic (4), Tsartsaris (1), Bramos (15) y Lasme (12).

70 - Barcelona Regal (20+11+20+19): Huertas (10), Navarro (17), Abrines (2), Lorbek (8), Jawai (7) –hasierako boskotea- Ingles (5), Wallace (-), Tomic (16), Jasikevicius (5) y Sada (-).