Itxi

Saskibaloia

Asteazkenean, 20:00etan

Euskal derbia Miribillan

Erredakzioa

Neurketa apirilaren 14an jokatzekoa zen, baina data berria jarri behar izan zuten Uxuek Eurokopako finalerako txartela lortu baitzuen.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Uxue Bilbao Basketek Laboral Kutxa gainditu eta sailkapen nagusian duen postua sendotu nahi du asteazken honetan, Miribillan (20:00etan). Fotis Katsikarisen taldeak laugarren postua du helburu, eta garaipen batek horri eusteko aukera emango luke.

Laboral Kutxak, bestalde, lasaitasunez ekingo neurketari, dagoeneko, eta fase erregularra bukatzeko lau partida geratzen direnean, ziurtatuta baitu bigarren postua.

Miribillako neurketa apirilaren 14an jokatzekoa zen, baina data berria jarri behar izan zuten Uxuek Eurokopako finalerako txartela lortu baitzuen. Katsikarisen gizonek ezin izan zuten Lokomotiv mendean hartu. Baskoniaren helburua, playoffetara ahalik eta sasoi onenean heltzea da.