Itxi

Saskibaloia

Lehen partiduan: 84-76

Real Madrilek finalerako lehen pausoa eman du Zaragozari irabazita

Erredakzioa

Amaierarako zortzi minutaren faltan, madrildarrak 70 eta 55 ziren aurretik. Zaragozarrek esperientzia falta sumatu zuten finalerdietako lehen partidan. Bigarren norgehiagoka larunbatean jokatuko dute.

  • Zaragozarrek esperientzia falta agertu zuten Real Madrilen aurkako lehen partidan. Efe.

    Zaragozarrek esperientzia falta agertu zuten Real Madrilen aurkako lehen partidan. Efe.

Real Madrilek Ligako finala lehiatzeko lehen pausoa eman du Zaragozano CAIri 84-76 irabazita. Norgehiagokak tentsioa izan zuen eta Pablo Lasoren mutilek hirugarren laurdenean defentsan egindako lan txukunari eta Mirotic, Rudy eta Begic jokalarien jokoari esker gailendu ziren. Aipatzekoa da baita Felipe Reyesek azken minutuetan emandako erakustaldia ere.

Bi taldeek, kanporaketa bost partidetara jokatzen dela ikusita, elkar ezagutzen eman zituzten lehenengo minutuak, jokoaren kontrola hartzen saiatu baino lehen.

Gauzak horrela, CAIk aurrea hartu zuen markagailuan, madrildarrak defentsa serioa egiten hasi ziren arte. Atsedenaldirako, etxekoak aurretik ziren jada, 42 eta 40, eta hirugarren laurdeneko amaieran, berriz, aldea 66 eta 53ekoa zen.

Amaierarako zortzi minutaren faltan, madrildarrak 70 eta 55 ziren aurretik. Zaragozarrek esperientzia falta sumatu zuten finalerdietako lehen partidan.

Partiduko gauzarik txarrena Rudy Fernandezek amaierarako hiru minutura hartutako kolpea izan zen. Jokalaria aldageletara eraman behar izan zuten, min hartuta, eta ez dago argi bigarren partida, larunbatekoa, jokatzeko moduan izango den ala ez.

Fitxa teknikoa:

84 - Real Madril (18+24+24+18): Rudy (14), Suárez, Mirotic (18), Llull (5) y Begic (10) -quinteto inicial-, Rodríguez (5), Slaughter, Carroll (8), Darden (3), Hettsheimeir, Draper (5) eta Reyes (16).

76 - CAI Zaragoza (16+24+13+13): Roll (10), Van Rossom (10), Rudez (16), Golubovic (6) y Aguilar (11) -quinteto inicial-, Jones (12), Stefansson (7), Llompart (4) eta Toppert.