Itxi

Saskibaloia

Endesa Ligako finala

Bartzelonak finala berdindu du, berriz ere (73-62)

Erredakzioa

Xavi Pascualen taldeak 2-2koa jarri du Real Madrilen aurkako Endesa Ligako finalean, eta txapelduna bosgarren partidako garailea izango da.

  • Bartzelona-Real Madril. Argazkia: EFE

    Bartzelona-Real Madril. Argazkia: EFE

Bartzelonak 73-62 irabazi du Endesa Ligako finaleko laugarren norgehiagoka, eta txapelduna nor izango den bosgarren neurketan erabakiko da, asteazkenean Madrilen. Kataluniako taldea nagusi izan da ia partida osoan zehar, eta Pablo Lasoren mutilak markagailua irauli ezinik aritu dira. Ante Tomicek erakustaldia eman du erasoan, eta Real Madrilek ezin izan du kroaziarra gelditu.

--Fiitxa teknikoa:

FC Bartzelona Regal: Huertas (11), Navarro (7), Rabaseda (-), Lorbek (11), Tomic (18) --hasierako bostekoa--; Sada (2), Jasikevicius (-), Todorovic (5), Wallace (2), Ingles (-), Mavrokefalidis (10), Oleson (7).

Real Madril: Llull (9), Fernandez (8), Suarez (-), Mirotic (6), Begic (4) --hasierako bostekoa--; Draper (7), Reyes (10), Rodriguez (6), Carroll (2), Darden (6), Slaughter (4).

--Partzialak: 23-17, 11-15, 15-13 eta 24-17.