Saskibaloia
Badalonan
Saskibaloiaren munduak azken agurra eman dio Manel Comasi
Erredakzioa
Espainiako saskibaloi munduko hainbat aurpegi ezagunek azken agurra eman nahi izan diote Manel Comas entrenatzaile ohiari, Badalonan.
-
Mumbru eta Raul Lopez, Badalonako Beilatokian. Argazkia: EFE
Jokalariak, entrenatzaileak, zuzendariak, epaileak eta kazetariak bildu dira Badalonako Belatokian Manel Comas teknikari ohiari azken agurra emateko. Jordi Villacampa Joventuteko presidenteak adierazi duenez, saskibaloian "aztarna" utzi duen gizon bat agurtu dute.
Saskibaloiko munduko aurpegi ezagun ugari bildu dira Badalonan, eta txalo-zaparrada batekin Comasi azken agurra eman diote. "Saskibaloiaren sinbolo bat zen, eta kirol hau asko maite zuen", esan du Andres Jimenez jokalari ohiak.
Hiletan, Andres Jimenez eta Jose Luis Llorente ABPko presidentearekin batera, Josep Maria Margall, Ernesto Delgado, Rafa Jofresam Santi Abad, Nacho Solozabal, Rafa Vecina, Jordi Freixenet, Nino Buscato, Jose Antonio Moreno, Pere Capdevilla, Roman Montañez, Jordi Milleram Manolo Flores, Ivan Corrales, Raul Lopez edo Alex Mumbru jokalariak eta jokalari ohiak izan dira.