Saskibaloia
Eurobasket
Espainiak porrot mingarria jaso du
Erredakzioa
Espainiako saskibaloi selekzioak ezin izan du Grezia gainditu (79-75), eta zail izango du final-laurdenetarako txartela eskuratzea.
-
Marc Gasol, Espainiako jokalaria. Argazkia: EFE
Espainiako saskibaloi selekzioak porrot mingarria jaso du Greziaren aurka (79-75) Eurobasketeko bigarren faseko aurreneko partidan, eta zail izango du final-laurdenetarako txartela eskuratzea.
Espainiarrek ezin izango dute hurrengo bi hitzorduetan kale egin: larunbatean Finlandiaren aurka, eta astelehenean Italiaren kontra.
Fitxa teknikoa:
79 - Grezia (16+25+11+27): Zisis (4), Spanoulis (20), Papanikolaou (5), Kavvadas (3) eta Printezis (10) -hasierako bostekoa-, Sloukas (7), Bourousis (10), Perperoglou, Mavrokefalidis (1), Kaimakoglou (11) eta Bramos (8).
75 - Espainia (26+12+19+18): Aguilar (3), Rudy (20), Calderon (5), Ricky (6), eta Gasol (20) -hasierako bostekoa-, Rodriguez (3), Rey, Claver (9), Llull (2), San Emeterio (4) eta Mumbru (3).