Itxi

Saskibaloia

Errege Kopa

Bartzelona Teneriferi nagusitu zaio eta finalerdietan dago (102-60)

Erredakzioa

Kanarietako taldeari 42 puntuko aldearekin irabazi ostean, Errege Kopako finalerdiak jokatuko ditu Bartzelonak, Valentziaren kontra.

  • Marcelinho Huertas, Bartzelonako antolatzailea, Teneriferen aurkako partidan. Argazkia: EFE.

    Marcelinho Huertas, Bartzelonako antolatzailea, Teneriferen aurkako partidan. Argazkia: EFE.

Bartzelonak Teneriferi irabazi zion Malagako Errege Kopako final-laurdenetan (102-60). Markagailuak argi utzi zuen bi taldeen arteko aldea, finalerdietarako bidean. Bartzelonak Valentzia izango du aurkari, gaur 21:30etan, zuzenean ETBK-n eta eitb.com-en.

Tenerifekoek ez zioten Bartzelonari partida oparitu nahi, eta asmo onarekin irten ziren kantxara. Hurbil ibili ziren lehenengo zatian, defentsan egindako presioari eta Uriz, Blanco, Sikma eta Fajardo bezalako jokalarien eraso onei esker.

Kopako azken txapeldunek, aldiz, laster ezarri zuten aldea. Bigarren laurdenean, Tenerifek oraindik zerbait eutsi zuen, baina neurketaren bigarren zatitik aurrera, ezinezkoa izan zitzaion Bartzelonak sortutako ekaitza gelditzea. Marcelinho Huertasek, Juan Carlos Navarrok eta Papanikolaouk markagailuan nagusitasuna ezarri zuten, eta azkenean 42 puntuko aldearekin irabazi zuen Bartzelonak. Kataluniako taldean sei jokalarik lortu zituzten 10 puntu baino gehiago.

FITXA TEKNIKOA

102 - Bartzelona (22+32+21+27): Huertas (13), Navarro (11), Papanikolaou (11), Lorbek (11), Tomic (4) -hasierako boskotea- Dorsey (9), Sada (5), Abrines (12), Todorovic (2), Oleson (10), Nachbar (5), Pullen (9)

60 - Iberostar Tenerife (16+18+14+12): Uriz (12), Fajardo (4), Blanco (5), Rost (2), Sikma (6) -hasierako boskotea- Gutiérrez (9), Richotti (11), Niang (-), Bivia (3), Heras (-),Rodriguez (3), Chagoyen (5)