Itxi

Saskibaloia

Bozketa

Real Madrilek eta Valentziak osatzen dute Ligako boskoterik onena

Erredakzioa

Sergio Rodriguez, Rudy Fernandez, Nikola Mirotic, Romain Sato eta Justin Doellman aukeratu dituzte.

1:54

Real Madrileko hiru jokalarik eta Valentzia Basketeko bik osatzen dute Endesa Ligako boskoterik onena, zaleek, hedabideek, joaklariek eta entrenatzaileek parte hartu duten bozketen arabera. Real Madrilen, Sergio Rodriguez, Rudy Fernandez eta Nikola Mirotic izan dira hautatuak. Valentzia Basketek Romain Sato eta Justin Doellman sartu ditu.

Ez da kasualitatea Endesa Ligako lehenengo bi taldeetatik ateratzea boskoterik onena. Real Madrilek eta Valentzia Basketek soilik bi eta hiru partida galdu dituzte, hurrenez hurren.

Aukeratutako jokalariek Europako txapelketetan ere lagundu diete euren taldeei. Real Madrilen, Euroligako txapeldunordean, Rodriguez eta Mirotic nabarmendu daitezke. Doellman eta Sato ere garrantzitsuak izan ziren Valentzia Basketek irabazitako Eurokopan.