Itxi

Saskibaloia

Bilbo: C Multzoa

Giro ikusgarria AEBren lehen neurketan

Erredakzioa

Saskibaloiko Munduko Kopa bart hasi da, BECen, Estatu Batuen, Turkiaren eta Ukrainiaren garaipenekin.

  • Giro bikaina BECen

    Giro bikaina BECen. EFE

Espero zen bezala, Ameriketako Estatu Batuetako selekzioak aise irabazi zuen bere aurreneko partida Munduko Txapelketan, 114-55 jipoitu zuen Finlandia.

Halere, C multzoko neurketak hartzen dituen BECeko kantxan, giro ikusgarria eta bikaina izan zen, batez ere Finlandiako zaleei esker.

Hiru partida jokatu ziren lehen jardunaldian AEBren, Turkiaren eta Ukrainiaren garaipenekin.

EMAITZAK

Ukraina          72 - Dominikar Errepublika  62

Turkia          76 -  Zeelanda  Berria       73

AEB  114 - Finlandia             55

SSAILKAPENA

1. AEB     2

2. Ukraina               2

3. Turkia               2

4. Zeelanda Berria         1

5. Dominikar Errepublika

6. Finlandia             1