Itxi

Saskibaloia

Munduko Txapelketa

Estatu Batuek erakustaldia eman dute finalera heltzeko

Erredakzioa

AEBetako saskibaloi selekzioak Lituania gainditu zuen finalerdietan, nagusitasunez (96-68), eta Serbia edo Frantzia izango du aurkari Munduko Txapelketaren finalean.

1:07

Estatu Batuak Munduko Saskibaloi Txapelketaren finalean egongo dira, Madrilen, Lituania nagusitasunez kanporatuta, batez ere bigarren zatian. Lituaniak eutsi zion lehenengo zatian, baina atsedenaldiaren ostean ahuldu egin zen, eta AEBko selekzioa nahieran ibili zen.

Partidaren hasieran berdinduta joan ziren bi taldeak 10era heldu ziren arte. Orduan  Pociusek berdinketa apurtu zuen Lituaniaren alde, baina AEBk ez zuen luze itxaron aldea zabaltzeko (21-16).

Mike Kryzwskiren selekzioa 8 puntu goitik joan zen atsedenaldira, eta bigarren zatian guztiz mendean hartu zuen Lituania intentsitate, abiadura eta erritmo handia erakutsita. 10-0eko partzial bati esker, estatubatuarrek aise lortu zuten finalerako txartela, erakustaldia emanez.

FITXA TEKNIKOA

Estatu Batuak: Irving (18), Curry (13), Harden (16), Faried (9), Davis (8) -hasierako bostekoa- Thompson (16), Rose (4), Gay (3), Derozan (-), Plumlee (2), Cousins (7) eta Drummond (-).

Lituania: Juskevicius (12), Seibutis (3), Maciulis (2), Motiejunas (2), Valanciunas (15) -hasierako bostekoa- Pocius (10), Kuzminskas (15), Darjus Lavrinovic (9), Jasaitis (-), Ksistof Lavrinovic (-), Jankunas (-) eta Vasilauskas (-).

Partzialak: 21-16, 22-19, 33-14 eta 20-19.