Saskibaloia
Emakumezkoen Liga
EHU Gipuzkoaren eta Gernika Bizkaiaren arteko norgehiagoka
ERREDAKZIOA
EHU Gipuzkoak kurtsoko hasiera honetan, txapelketan finkatzea du helburu nagusi, eta horretarako, iazko denboraldiko blokea mantenduko du.
EHU Gipuzkoak eta Gernika Bizkaiak hasiera emango diote Emakumezkoen Ligari, asteazkenean, urriaren 15ean, elkarren aurka jokatuko duten euskal derbiarekin. Partida Donostiako Josean Gasca polikiroldegian izango da, arratsaldeko 20:00etan.
Talde gipuzkoarra, aurreko denboraldian zortzigarren geratu zen, eta aurton Ligan biziki mantentzeko helburu argiarekin egingo die aurre partidei. Horretarako, Azu Muguruzak, berauen entrenatzaileak, iazko denboraldiko bloke bera mantentzea erabaki du.
EHU Gipuzkoaren jokalaririk onenak, Jeanise Randolph pibot estatubatuarra eta 15 urte dituen Sara Iparragirre, eskolta gaztea dira. Azken honek, iazko udan brontzea lortu zuen espainiar selekzioarekin, Hungariako Europako txapelketan.
Bestalde,Gernika Bizkaiak bizkaitarrak ordezkatuko ditu Emakumezkoen Ligan, GDKO Ibaizabalek iaztik hona utzi duen hutsunea betez.