Itxi

Saskibaloia

ACBko 16. jardunaldia

Bilbao Basketek, GBCk eta Baskoniak igandean jokatuko dute

Erredakzioa

Beltzezko gizonek Valentzia Basket hartuko dute 12:00etan, Gipuzkoa Basketek Sevillari egingo dio visita (12:30), eta Laboral Kutxak 18:00etan jokatuko du Real Madrilen kantxan.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Asteburu honetan 16. jardunaldia jokatuko da ACB Ligan. Hiru euskal taldeek igandean jokatuko dute. Bilbao Basket izango da lehena. Beltzezko gizonek Valentzia Basket hartuko dute etxean, 12:00etan. Gipuzkoa Basketek Baloncesto Sevillari egingo dio bisita, 12:30ean, eta Baskoniak Real Madrilen kantxan jokatuko du 18:00etatik aurrera.

Bilbao Basket-Valentzia Basket

Sito Alonso bilbotarren entrenatzaileak neurketari buruz hitz egin zuen ostiralean, eta Koparako denbora geratzen dela azpimarratu nahi izan zuen. "Orain bestelako helburuak ditugu, eta igandean sasoi onean dagoen taldea izango dugu aurrean. Badakigu, garaipena lortzeko, dena eman beharko dugula. Europako talderik onenetariko bat da Valentzia".

Dairis Bertan ez da osatu, eta sendatze prosezuarekin jarraitzen du. Latavious Williams, bestalde, Bilbon da oraindik, eta jokatzeko moduan da.

Sevilla-GBC

Baloncesto Sevilla sailkapen nagusiko azken postuan dago, baina Jaime Ponsarnau Gipuzkoa Basketeko teknikariaren arabera, egoera hori engainakorra da. Aurkari "ahula" dela pentsatzea akatsa izango litzatekeela azaldu du. Mikel Motos eta Jordi Grimau jokalarien ezin izango dute partida jokatu.

Real Madril-Laboral Kutxa

Baskoniak Real Madrilen kantxan izango du Kopako itxaropenari eusteko azken aukera.  Garaipena behar du Ibon Navarroren taldeak aukerei eusteko. Porrotak agurra baieztatuko luke.