Itxi

Saskibaloia

Igandean, 18:00etan

Bilbao Basketek ACBko liderrari egingo dio bisita

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketek CAI Zaragoza hartuko du, 12:15ean, eta Laboral Kutxak Rio Natura Monbusekin neurtuko ditu indarrak, 18:00etan.

  • Raul Lopezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Raul Lopezen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Bilbao Basket, Laboral Kutxa eta Gipuzkoa Basket taldeek ACB Ligako 17. jardunaldiko partida jokatuko dute asteburu honetan. Hirurek igandean jokatuko dute.

GBC-CAI Zaragoza

Gipuzkoa Basketek CAI Zaragoza hartuko du igande honetan (12:15, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en) eta Jaume Ponsarnau gipuzkoarren entrenatzaileak hitzorduari buruz hitz egin du. Eskainitako prentsaurrekoan baikor agertu da teknikaria.

Mikel Motos eta Jordi Grimau ez direla osatu baieztatu du Ponsarnauk. Taque Dean, bestalde, gripeak jota izan da asteon eta ?zalantza? izango da azken unera arte.

Unicaja-Bilbao Basket

Bilbao Basketek Unicajari egingo dio bisita (18:00), eta Sito Alonsori Axel Hervellen bajak eragingo dio buruhausterik handiena. Belgikarra 6-8 aste emango ditu bajan. Mumbru hegaleko-pibotean jar dezake Alonsok, baina hori aukera bakarra ez dela aitortu du beltzezko gizonen entrenatzaileak.

Malagako neurketa ?zailtasun handikoa? izango dela azpimarratu du teknikariak, eta garaipena eskuratzeko ?gauza asko? egin beharko dituzte bere ustez, defentsan batez ere. Jarraian bosgarren garaipena eskuratzea izango dute helburu.

Laboral Kutxa-Rio Natura

Baskoniak talde galiziarra hartuko du Buesa Arenan (18:00). Orain arte jokatutako 16 partidetan, gasteiztarrek zazpi garaipen baino ez dituzte lortu, eta Errege Kopatik kanpo geratu dira.

Orain sailkapenean gora egitea dute helburu Ibon Navarroren gizonek, baina horretarako irabaztera behartuta daude.