Itxi

Saskibaloia

Igandean, 12:40ean

Baskoniak egungo txapelduna hartuko du

Erredakzioa

Bilbao Basketek Montakit Fuenlabradari egingo dio bisita (12:00), eta Gipuzkoa Basketek Estudiantesen aurka jokatuko du etxean (18:00).

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Asteburu honetan Endesa Ligako 18. Jardunaldia jokatuko da. Euskal taldeen partidak honakoak dira: Montakit Fuenlabrada-Bilbao Basket, Laboral Kutxa-Bartzelona eta Gipuzkoa Basket-Estudiantes.

Montakit Fuenlabrada-Bilbao Basket

Bilbotarrek Fuenlabradari egingo diote bisita igande honetan (zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en, 12:00etatik aurrera). Dairis Bertansek, sendatuta, neurketa jokatu ahal izango du. Sito Alonsok zuzentzen duen taldearen helburua garaipenaren bidera itzultzea da, Malagan jasotako porrotaren ostean.

Laboral Kutxa-Bartzelona

Baskoniak, bestalde, egungo txapelduna hartuko du Buesa Arenan (12:40) eta neurketa taldearen ustezko hobekuntza aztertzeko baliatuko dute. Ibon Navarroren taldeak partida borobila egin beharko du Barça gainditzeko.

Gipuzkoa Basket-Estudiantes

GBCk, azkenik, Estudiantesekin neurtuko ditu indarrak Donostia Arenan (18:00). Talde madrildarraren jokoak hobera egin du, Jaume Ponsarnau teknikariaren ustez. Bere taldeari buruz honakoa esan du: "Baikor gaude, Taquan Dean eta Jordi Grimau jokalariak sasoi onenean ez dauden arren".