Itxi

Saskibaloia

Lagunartekoa

Euskal Selekzioak nagusitasunez irabazi dio Venezuelari (71-44)

Erredakzioa | eitb.eus

Selekzioko neskek bigarren zati handia egin dute, eta aldea ezarri dute kantxan eta markagailuan.

  • Jokalariak, garaipena ospatzen / EITB.

    Jokalariak, garaipena ospatzen / EITB.

Euskal saskibaloi selekzioak Venezuelaren aurkako lagunartekoa irabazi dute, nagusitasunez (71-44). Berdinduta joan den lehen zatiaren ostean, Jon Txakartegik entrenatutako neskek partida aldatu dute hirugarren laurdenean.

Norgehiagoka oso berdinduta hasi da bi selekzioen artean. Venezuelakoa Joko Panamerikanoak prestatzen ari da, eta oso ondo defendatu du lehenengo zatian. Euskal selekzioko jokalariek, aldiz, orain dela hilabete bat bukatu zuten denboraldia, baina ondo ibili dira kantxak.

Lehenengo zatian portzentai txarrak egon dira, baina bigarrenean ikuskizuna eman du Euskal Selekzioak. Talde lan bikaina eginez, Velezuelari gailendu zaio hirugarren laurdenean. 29na joan dira atsedenaldira, eta gero soilik 5 eta 10 puntu sartu ditu Venezuelak azken bi laurdenetan. Euskal Selekzioak, aldiz, 17 egin ditu hirugarrenean, eta 25 azkenean.

Partzialak: 16-13, 29-29, 46-34 eta 71-44.