Itxi

Saskibaloia

Berlinen

Serbia Espainiari gailendu zaio Eurobasketen hasieran (70-80)

Agentziak | Erredakzioa

Scarioloren gizonek hamar puntuko aldea ere izan dute, baina egungo munduko txapeldunordeak defentsa erabili du markagailuari buelta emateko eta hirugarren laurdenean apurtu du partida.

  • Pau Gasol Espainiako pibota, Nedovic serbiarraren aurrean. Argazkia: EFE.

    Pau Gasol Espainiako pibota, Nedovic serbiarraren aurrean. Argazkia: EFE.

Espainiako selekzioak porrota jaso du larunbat honetan Serbiaren aurka (70-80), Berlinen, Eurobasket 2015eko lehen partidan. Scarioloren gizonak ez dira fin ibili, batez ere erasoan, eta, gainera, Nemanja Bjelica serbiarra bikain aritu da neurketako azken minutuetan.

Nahiz eta lehen minutuetan hamar puntuko aldea ere erdietsi duen, Espainiak ez du partida onik egin. Serbiak defentsa zorrotza egin du, eta horretan oinarritu du garaipena; partida hirugarren laurdenean apurtu dute serbiarrek.

Pau Gasolen eskutik, Espainiak minutu erabakigarrietan ere izan ditu aukerak, baina Bjelicak ere ez du huts egin, eta garaipena eman dio bere taldeari (24 puntu sartu ditu).

Fitxa teknikoa: España, 70 - Serbia, 80 (atsedenaldian, 36-34)

ESPAÑA: Sergio Rodriguez (2), Llull (6), Rudy Fernandez (10), Mirotic (10) eta Gasol (16) –hasierako taldea- Ribas (11), Reyes (13), Hernangomez (2), San Emeterio (-), Claver (-) eta Vives.

SERBIA: Teodosic (12), Markovic (5), Kalinic (4), N.Bjelica (24) y Kuzmic (-) –hasierako taldea- Radulica (4), Bognadovic (8), Erceg (7), Nedovic (14), Simonovic(-) eta Milosavljevic (2).

PARTZIALAK: 21-11, 15-23, 16-28 eta 18-18.