Saskibaloia
64-67
Lituaniak Serbia gainditu eta finala Espainiaren aurka jokatuko du
Erredakzioa
Lituaniarrek ezustekoa eman dute Eurobasketeko finalerdietan Serbiari 64-67 irabazi ostean.
-
Lituaniak 64-67 irabazi dio Serbiari Eurobasketeko finalerdietan. Argazkia: EFE
Lituaniak ezustekoa eman zuen Eurobasketeko finalerdian Serbiari 64-67 irabazi ostean. Horrenbestez, Espaniaren aurka jokatuko dute finala, igande honetan.
Serbia ia partida guztian zehar atzetik izan zen markagailuan atzetik ibili zen. Lituaniak bere erritmoan sartu zuen talde serbiarra eta lehen laurdenaren amaieran bost puntuko aldea lortu zuten (17-22). Bigarren laurdenean, Serbiak aldeak murriztea lortu zuen, eta puntu bakarrera gerturatu ziren (34-35) atsedenaldira iritsi orduko.
Hirugarren laurdenean, hasierako 3-0ekoa kenduta, Serbiak lehen aldiz hartu zuen aurrea markagailuan (41-40), baina Lituania ez zen behera etorri eta laurdena abantailarekin bukatu zuten (43-48). Azken laurdenean, Serbia puntu bakarrera gerturatu zen (53-54) amaierarako lau minutu falta zirenean, baina jarraian Lituaniaren erreakzioa etorri zen. Talde lituaniarrak sei puntuko abantaila eskuratu zuen partida bukaerarako bi minutu geratzen zirenean, eta Serbiak ezin izan zuen emaitza irauli. Azkenean, Lituania garaile, 64-67ko emaitzarekin.
Fitxa teknikoa:
64 - Serbia (17+17+9+21): Teodosic (16), Kuzmic, Bjelica (10), Markovic (7) eta Kalinic (2) –hasierako bostekoa-, Simonovic, Bogdanovic (9), Nedovic (6), Milosavljevic, Raduljica (10) eta Erceg (4).
67 - Lituania (22+13+13+19): Kalnietis (12), Maciulis (9), Seibutis (13), Jankunas (2) eta Valanciunas (15) –hasierako bostekoa -, Kavaliauskas, Kuzminskas (13) eta Milaknis (3).
Epaileak: Emilio Perez (ESP), Olegs Latisevs (LET) eta Emin Mogulkoc (TUR).