Baskonia
Buesa Arenan
Caja Laboral-DKV Joventut (104-79): Baskoniak garaipena lortu du
Josu Bilbao
Erredakzioa
Ivanovicen mutilek partida borobila jokatu dute batez ere hiruko marratik. Carl Englishen 27 puntuak oso garrantzitsuak izan dira garaipena lortzeko.
Baskoniak eraso on batekin hasi zuen partida eta markagailuan aurretik jarri zen 29-21 Carl Englishen hirukoekin. Gasteiztarrek bazekiten partida irabaztea oso garrantzitsua zela eta lehen laurdenetik jokalari guztiak kontzentraturik irten ziren kantxara. Lehen laurdena 32-25ko markagailuarekin bukatu zen.
Bigarren laurdenean Carl English izan zen berriro ere jokalari onena, izan ere 6 hiruko sartu baitzituen eta bere laguntzaz Caja Laboral 10 puntuko aldearekin joan zen atsedenaldira (55-45).
Hirugarren laurdenean Caja Laboralek erabakita utzi du partida, hirukoei eta Stanko Baracen lanari esker. Azken laurdenera, 24 puntuko aldeaz joan ziren arabarrak (87-63).
Azken laurdenean ez ohiko jokalariak ibili ziren Baskonian eta arabarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten DKV gazte baten aurka. Azken emaitza 104-79koa izan zen eta Caja Laboralek poztasun bat eman zien bere zaleei joko ona eta bizia erakutsiz eta batez ere, Olympiakosen aurka jasotako porrota ahazteko.
Fitxa teknikoa:
104 Caja Laboral (32+23+32+17): Ribas (21), English (27), SanEmeterio (12), Teletovic (10), Barac (14)-hasierako bostekoa-, Huertas(6), Oleson (4), Golubovic, Singletary.
79 DKV Joventut (25+20+18+16): Fernández (6), Bogdanovic (5),Eyenga (5), P. Tomas (12), Koffi (8) -hasierako bostekoa-, Valters (8),Bueno (8) Hdez. Sonseca (7), Norel (11), Franch (7), Jelinek.