Itxi

Baskonia

Madrid Arenan

Estudiantes-Caja Laboral (74-58): Baskoniak jipoia hartu du

Jon Lopez

Erredakzioa

Dusko Ivanovicen taldeak ezin izan du Europako txipa aldatu eta ezin izan du erabat nagusi izan den Estudiantes mendean hartu.

Caja Laboral Baskoniak Asefa Estudiantesen aurka galdu du Madrid Arenan (74-58), ACB ligako 25. jardunaldiko partidan.

Asefa Estudiantes jarrera hobearekin kantxaratu da Caja Laboralen aurkako neurketan. Madrildarrek aurreneko minututik jabetu ziren partidaz, ohikoak dituzten ezaugarriak baliatuta: indarra, borroka eta sekula ez baloi bat galdutzat jo.

Lehenengo laurdenaren amaieran, madrildarrek 26-14ko emaitzarekin irabazten zuten eta atsedenaldirako errenta 13 puntukoa zen (47-34), beti ere hamar puntu baino gehiagoko aldeekin. Baskoniak asko sufritzen zuen taulapean eta Estudiantesek ederki baliatu zuten arabarren gabezia.

Atsedenaldiaren ondoren partida larregi trabatu zen eta saskiratzeak garestitu egin ziren. Laurdenaren amaiera aldean, partziala zazpina puntukoa zen. Horrek Estudiantesen alde egiten zuen, baliogarri baitzitzaion lehenengo laurdeneko aldeari eusteko. Laurdenaren amaieran 15 puntukoa zen aldea (59-44).

Azken laurdenak lehenengo hiruretan ikusitakoa berretsi besterik ez zuen egin. Estudiantes Baskonia baino talde sendoagoa izan zen eta amaieran markagailuak erakutsitako 16 puntuko aldeak argi eta garbi erakusten du etxekoen nagusitasuna.

Estudiantes-Caja Laboral