Baskonia
Buesa Arenan
Caja Laboral-Bartzelona: Baskoniaren bolada bikaina, kolokan
Erredakzioa
"Europako talderik onena" mendean hartu ahal izateko "ondo defendatu eta erasoan lasaitasunarekin" jokatu beharko du Caja Laboralek Ivanovic teknikariaren ustez. Larunbata, (18:00).
Caja Laboralek Regal Bartzelona hartuko du larunbat honetan Buesa Arenan ACBko partidan (18:00etan). Gasteiztarrek bolada bikaina daramatzate etxean (fase erregularrean 30 garaipena jarraian batu dituzte).
Lior Eliyahu eta Tiago Splitter izango dira Baskoniaren bajak. "Europako talderik onena" mendean hartu ahal izateko "ondo defendatu eta erasoan lasaitasunarekin " jokatu&' || 'nbsp; beharko du Caja Laboralek Ivanovic teknikariaren ustez. "Juan Carlos Navarro eta Ricky Rubio dira taldearen oinarriak. Baina taldea borobila da eta edonork erabaki dezake partida, Lakovicek, adibidez", dio Ivanovicek.
Asefa Estudiantesen aurka eskainitako jarrera eta defentsako errebotea hobetu beharko dute gasteiztarrek. "Kontzentrazio arazoa da, ez da bakarrik piboten lana", gaineratu du entrenatzaileak.