Baskonia
Euroliga (Final-laurdenak)
CSKA-Caja Laboral: Tiago Splitter, Moskun jokatzeko prest
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Baskoniaren helburua Errusian jokatuko dituzten bi partidetatik bat irabaztea izango da.
Caja Laboral Baskoniak Errusian jokatuko du astearte honetan (18:15ean, ETB-1) CSKA Moskuren aurka Euroligako final-laurdenetako kanporaketako lehen partida. Ostegunean jokatuko dute bigarren partida, hau ere Moskun.
Baskoniaren helburua Moskun jokatuko dituzten bi partidetako bat irabaztea izango da, gero Gasteizen kanporaketa aurrera ateratzeko aukerak izateko.
Dusko Ivanovicek jokatzeko moduan edukiko ditu Tiago Splitter eta Lior Eliyahu. CSKA oso talde indartsua da eta jokalari batzuk aipatzearren Holden, Langdon eta Siskauskas aipatu daitezke. Gainera, Mensah Bonsu fitxatu dute barneko jokoa sendotzeko.