Itxi

Saskibaloia

Perfumerias Avenidaren kontra

Hondarribia Irun: Azken aurreko jardunaldia

K.I.

Erredakzioa

Pasa den asteburuan izan zuten maila mantentzeko lehen aukera Cuadraten neskek, baina 93-58 galdu zuten Gran Canariaren aurka.

Hondarribia Irunek maila mantentzeko borrokan jarraitzen du emakumezkoen liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Estudiantes dute aurkari zuzena.

Gipuzkoarrek partidu bateko aldea atera behar diete, berdinduta amaituz gero madrildarrak eutsiko diotelako mailari. Pasa den asteburuan izan zuten maila mantentzeko lehen aukera Cuadraten neskek, baina 93-58 galdu zuten Gran Canariaren aurka.

Larunbatean Perfumerías Avenida indartsua izango dute bisitari Hondartza kiroldegian (19:00). Estudiantesek Seu D’Urgell-en jokatuko du.

SAILKAPENA
1 CIUDAD ROS CASARES VALENCIA 23 1
2 PERFUMERIAS AVENIDA 21 3
3 RIVAS ECOPOLIS 20 4
4 MANN FILTER ZARAGOZA 13 11
5 RC CELTA INDEPO 12 12
6 SOLLER JOVENTUT MARIANA 12 12
7 C.B. OLESA - ESPANYOL 11 13
8 GRAN CANARIA 2014 LA CAJA DE CANARIAS 11 13
9 ARGÓN UNI GIRONA 11 13
10 CADI LA SEU D´URGELL 10 14
11 REAL CANOE N.C. 8 16
12 HONDARRIBIA - IRUN 7 17
13 ASEFA ESTUDIANTES 6 18
14 PALACIO DE CONGRESOS DE IBIZA 3 21