Itxi

Saskibaloia

Errege Kopa

Real Madril, txapeldun

Erredakzioa

Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak saskibaloiko Errege Kopako titulua lortu  du, finalean Herbalife Gran Canariari 81-85 irabazita.

  • Real Madril. Argazkia: EFE

    Real Madrileko jokalariak, Kopako garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Real Madril saskibaloiko Errege Kopako txapeldun izendatu da, finalean Herbalife Gran Canariari 81-85 irabazita. Pablo Lasok zuzentzen duen taldea nagusi izan da oso lehiakorra izan den Herbaliferen aurka. Gustavo Ayon izan da finaleko MVPa, hau da, jokalari baloitsuena.

Hasieratik Real Madrilek agindu du kantxan eta markagailuan, baina Herbalife Gran Canariak ez dio markagailuan alde handirik hartzen utzi. Horrenbestez, lehen laurdena Madrileko taldearen aldeko sei puntuko abantilarekin bukatu da (18-24). Bigarren zatian, Herbalifek bere jokoa hobetu eta Real Madril arazoetan jarri du. Aito Garcia Renesesek zuzendutako taldeak aldeak murriztea lortu du, eta desabantaila bi puntura murriztu dute atsedenaldira iritsi baino lehen (38-40).

Real Madrilek ez du markagailuan alde egitea lortu hirugarren laurdenean, aurrean Herbalife indartsu bat aurkitu baitu. Hirugarren laurdena talde merengearen aldeko 59-62ko emaitzarekin bukatu da. Azken laurdenean erabaki da Kopako txapelduna. Lehia estu joan da aurreko laurden guztietan, baina, azkenean, Lasok zuzentzen dituen jokalarien kalitatea nagusitu da, eta Real Madrilek garaipena lortu du (81-85).

Ficha teknikoa:

81 - Herbalife Gran Canaria (18+20+21+22): Pangos (3), Newley (8), Salin (3), Báez (8) eta Pasecniks (2) -hasierako bostekoa-, Oliver (16), Savane (4), Seeley (9), Rabaseda (14), Omic (8) eta Aguilar (6).

85 - Real Madril (24+16+22+23): Maciulis (11) Reyes (12), Ayón (15), Carroll (13) eta Llull (2) -hasierako bostekoa-, Rivers (10), Rodríguez (11), Nocioni (7) eta Lima (4).

Epaileak: Jose A. Martin, Juan C. Garcia eta Carlos Peruga.