Itxi

Baskonia

ACB

Caja Laboral-CB Granada (70-69): Garaipen estua

Erredakzioa

Talde gasteiztarrak ozta-ozta gainditu du Granada, hasieratik amaiera arte oso parekatua izan den saskibaloi partidan.

Caja Laboralek 70-69 irabazi du CB Granada ACB ligako 28. jardunaldiko partidan.

Euroligatik at gelditu ostean, Granada zigor zezaketela uste zen, baina gasteiztarrak makal aritu dira. 21 baloi galdu dituzte eta andaluziarrei Gasteizen aurrenekoz irabazteko aukera eman diete.

Etxekoak trakets hasi dira -eta horrela jarraitu dute partida osoan zehar-, pasean txarto eta baloi asko galduz. Splitter izan da ondo aritu den bakarrenetarikoa.

Ia partida osoan zehar, puntu bateko edo bi puntuko errentak izan ditu markagailuak eta garaipena azken jokaldietan erabaki da.

San Emeterioren 2+1ekoak eman dio hasiera azken minutuari. Splitterren hurrengo saskiratzeak puntu batera jarri du Baskonia. Brasildarrak berak baloia berreskuratu eta San Emeterio faltarekin gelditu dute granadarrek. 70-69 aurreratu dira gasteiztarrak eta 23 segundo falta ziren. Baloia bisitariena izan da baina Pochenak ez dute asmatu.

Aguilarrek azken hiruko jaurtiketan kale egin du. 70-69 Baskoniarentzat eta garaipen estua Ivanovicen taldearentzat.

Caja Laboral-CB Granada