Baskonia
ACB Liga
Cajasol-Caja Laboral, (65-78): Bigarren postua, eskura
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Baskoniak 65-78 irabazi dio talde andaluziarrari eta bigarren postuan dagoen Real Madrilek dituen garaipen berdinak ditu.
Caja Laboral Baskoniak 65-78 irabazi dio Cajasoli Sevillan eta ACB Ligako sailkapenean bigarren postuan dagoen Real Madrilek dituen garaipen kopuru bera du. Bi taldeak berdinduta daude, baina madrildarrek basket average hobea dute momentuz.
Partida hasieran berdintasuna izan zen nagusi. Bi taldeetako bat ere ez zen alde handiak lortzeko gai izan eta abantailak lortzen zituenak errenta txikiak lortzen ziteun. Laurden honen azken txanpan Caja Laboral aurkaria baino hobeto ibili zen erasoan eta lehen hamar minutuak zazpi puntuko abantailarekin bukatu zituen (16-23).
Bigarren laurdenean Baskonia izan zen jaun eta jabe. Dusko Ivanovicen mutilek defentsa indartu zuten eta alde handiak lortzen hasi ziren. Horrenbestez, 14 puntu aldearekin iritsi zen Baskonia atsedenaldira (35-49).
Bazirudien hirugarren laurdenean ez zuela arazorik izango Gasteizko taldeak, baina ez zen horrela izan. 25. minutura arte kontrolpean izan zuten partida arabarrek aurkariari 14 puntuko errenta ateraz (42-57). Baina, orduan etorri zen Cajasolen erreakzioa eta Plazaren mutilak 13-0eko partzialarekin bi puntura jarri ziren (55-57). Hirugarren laurdena Baskoniaren aldeko 57-61eko emaitzarekin bukatu zen.
Azken laurdenean, Baskonia sendo aritu zen erasoan eta defentsan. Ondorioz, abantailak lortzen hasi zen eta azkenean 65-78ko emaitzarekin lortu zuen garaipena Caja Laboralek.
Fitxa teknikoa:
65 - Cajasol (16+19+22+8): Calloway (7), Douglas (11), Kirksay (5), Savanovic (13), Triguero (11) -hasierako bostekoa-, Cabanas (2), Ellis (5), Satoransky (-), Sastre (-), Andres Miso (5), Xavi Rey (1) eta Radenovic (5).
78 - Caja Laboral (23+26+12+17): Huertas (8), San Emeterio (10), Oleson (4), Teletovic (23), Splitter (20) -hasierako bostekoa-, Ribas (3), Singletary (-), Golubovic (4), English (-) eta Herrmann (6).