Itxi

Baskonia

Larunbatean 19:30ean

Fuenlabrada-Caja Laboral: Bigarren bukatzeko lehiak jarraitzen du

Erredakzioa

Partida berezia izango da Oleson eta Herrmannentzat. Lehenengoak estreinakoz jokatuko du bere talde ohiaren aurka Madrilen. Hermannek Fuenlabradari esker eman zen ezagutzera ACBn NBAra joan aurretik.

Caja Laboralek bigarren postuari eusteko beste partida erabakigarri bat jokatuko du larunbat honetan Fuenlabradaren aurka (19:30etik aurrera). Eliyahu eta Stanko Barac baja izango dira oraingoan ere.

Cajasolen aurka garaipena lortu zuten, baina fase erregularrean bigarren bukatzeko Madrilekin duten lehia ez da bukatu gasteiztarrentzat. Asteburu honetakoa ere partida zaila izango da. Hamaika aldiz bisitatu du Baskoniak Fernando Martin Kiroldegia eta bost garaipen baino ez ditu eskuratu. Iaz, lidergoa ziurtatuta zuela, porrot argia jaso zuen,&' || 'nbsp; 103-90.

Norgehiagoka berezia izango da Brad Oleson eta Walter Herrmann jokalarientzat. Lehenengoak estreinakoz jokatuko du bere talde ohiaren aurka eta madrildarren kantxan. Hermannek, bestalde, Fuenlabradari esker eman zen ezagutzera ACBn Unicajarekin jokatu eta NBAn bukatu aurretik. Hori gutxi balitz, ACBn balorazio onena duten bi jokalariak izango dira aurrez aurre, Tiago Splitter era Gerald Fitch.