Baskonia
32. jardunaldia
Real Madril-Caja Laboral (74-80): Garrantzi handiko garaipena
Sara Lavado
Erredakzioa
Emozio handiko partida Vistalegren. Arinegi jokatu du Caja Laboralek bigarren zatian eta garaipena kolokan izan da, baina azkenean bigarren postua eskura dute Ivanovicen gizonek.
Garrantzi handiko garaipena batu du Caja Laboralek Vistalegren Real Madrilen aurka (74-80). Madrildarrek baino garaipen bat gehiago dute gasteiztarrek eta basket average-a, gainera, euren alde dago.
Hasiera bikaina egin dute Dusko Ivanovicen gizonek. Gogotsu irten dira eta horrek markagailuan isla izan du. Lehen laurdenaren amaieran 15-23 ziren nagusi.
Bigarrenean suspertzeko ahalegina egin dute Messinarenek eta zortzi puntura hurbildu dira, baina baskoniarrek 35-46ko errenta zuten atsedenaldian. Splitter, English eta Huertas, erabakigarriak erasoan.
Hirugarren laurdenaren amaieran zortzi puntura hurbildu dira Vistalegrekoak eta partida bukatzeko zortzi minuturen faltan laukoa zen Real Madrilen eta Caja Laboralen arteko aldea.&' || 'nbsp; Arinegi jokatu du Caja Laboralek bigarren zatian eta garaipena kolokan izan da, baina norgehiagoka bideratzea lortu dute eta puntuak erdietsi dituzte.
Fitxa teknikoa:
74. Real Madril (15+20+24+15): Prigioni (22), Llull (23), Almond (0), Garbajosa (0) eta Tomic (2) -hasierako bostekoa- Reyes (12), Bullock (0), Jaric (3), Velickovic (12) eta Lavrinovic (0)
80. Baskonia (23+23+21+13): Ribas (1), Oleson (6), San Emeterio (9), Splitter (15) eta Teletovic (9) -hasierako bostekoa- Golubovic (8), Marcelinho Huertas (17), English (13) eta Hermann (2).