Saskibaloia
Parisko Lauko Finala
Euroliga: Bartzelonak eta Olympiakosek jokatuko dute finala
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Katalanek CSKA Moskuri irabazi zioten (64-54) lehen finalerdian eta greziarrek 83-80 gainditu zuten Partizan.
Regal Bartzelonak eta Olympiakosek jokatuko dute Euroligako finala igande honetan (21:00etan) Parisen.
Bartzelonak 64-54 irabazi zion Moskuko CSKAri lehen finalerdian eta Olympiakosek 83-80 irazi zion Partizani bigarren finalerdian. Beraz, Olympiakos eta Bartzelona neurtuko dira igandeko final handian.