Saskibaloia
86-68 Olinpiacosi
Euroliga: Bartzelona, jaun eta jabe Parisen
Erredakzioa
Juan Carlos Navarro izan zen finaleko saskiratzaile nagusia eta bera izendatu zuten finaleko jokalari onena.
Regal Bartzelonak Euroliga eskuratu zuen Parisen finalean Olinpiacos taldea 86-68 mendean hartuta. Xavi Pascualen gizonak jaun eta jabe izan ziren hasieratik.
Juan Carlos Navarroren gaua izan zen. Bera izan zen finaleko saskiratzaile nagusia eta bera izendatu zuten finaleko jokalari onena (lortu duen aurreneko jokalari espainiarra). Katalanek partida borobila jokatu zuten.
Fitxa teknikoa:
86 - Regal FC Bartzelona (28+19+17+22): Ricky Rubio (9), Navarro (21), Mickeal (14), Ndong (7), Lorbek (8) -hasierako bostekoa-, Fran Vazquez (6), Sada (7), Basile (6), Morris (8), Grimau (-), Lakovic (-) eta Trias (-).
68 - Olinpiacos (19+17+14+18): Penn (-), Teodosic (10), Childress (15), Kleiza (13), Schortsanitis (6) -hasierako bostekoa-, Bouroussis (9), Papaloukas (12), Halperim (-), Mavrokefalides (1), Vujcic (2), Vassilopoulos (-) eta Beverley (-).