Itxi

Baskonia

Igandean, 12:30ean

Unicaja-Caja Laboral: Ivanovicek minutuak banatu nahi ditu

Erredakzioa

Baskoniako entrenatzaileak minutuak banatu nahi ditu ez ohikoen artean eta Milt Palacio azken fitxaketari ere, playoffetarako taldea prest izateko.

Caja Laboralek, taulako bigarren postua ziurtaturik duela helduko da Malagako neurketara. Talde gasteiztarrak, playoffetako aurkariaren zain dago eta hori, Unicajaren eta Estudiantes eta Gran Canaria partidatik irtengo da. Aitoren mutilek norgehiagoka irabazten badute, playofftetan Baskonia saihestuko lukete eta horregaitik partida oso garrantzistua da Malagako taldearentzat.

Arabarrek oraindik prestazten ari dira taldea playoffetan sasoi ezinhobean izateko eta horretarako Dusko Ivanovicekminutuak banatuko dite, taldeari sendotasuna emateko. Milt Palacio azken fitxaketak, aukera izango du Malagan bere jokoa erakusteko, hala nola Brad Oleson edota Golubovicek ere. Kantxara ezin izando direnak irten, Eliyahu eta Barac izango dira, oraindik haien lesioetatik irtetzen dabiltzatelako.

Unicajak, Saul Blanco berreskuratu du eta gainera jokalari berri batekin kontzatzen du, Gary Nealekin. Baskoniako entrenatzaileak adierazi duen bezala, "talde andaluziarra bere sasoi onean Dago monetu honetan" eta horregaitik ez da partida erraza izango. Gasteiztarrak Aitoren taldearen aurkako neurketan buru belarri arituko dira, baina adi egongo dira ere, Estudiantes eta Gran Canariaren aurkako partidara.