Itxi

Saskibaloia

Otsailaren 16tik 19ra

Errege Kopak 100.000 ikusleko kopurua gainditu nahi du Gasteizen

Agentziak | Erredakzioa

Errege Kopa bosgarrenez jokatuko da Gasteizen.

  • Real Madril, Kopako egungo txapelduna. Argazkia: Efe.

    Real Madril, Kopako egungo txapelduna. Argazkia: Efe.

Gasteizen 2013an jokatutako Errege Kopan izandako 100.000 ikusleak gainditzea da 2017ko Errege Kopako helburu nagusia.

Edizio berria ostiral honetan aurkeztu dute EAEko hiriburuan, Kopa bosgarrenez izango da Gasteizen.

Josean Querejeta Saski Baskoniako presidenteak erakundeetatik jasotako babesa eskertu du, eta 2013an izandako 100.000 ikusleko kopura gainditzeko erronka aipatu du.

Edizio berria antolatu ahal izateko, erakundeek milioi bat euroko kanona jarri dute: Vital Kutxa Fundazioak 150.000 euro jarri ditu; Gasteizko Udalak 200.000, Arabako Foru Alduandiak 300.000 eta Eusko Jaurlaritzak 350.000.