Saskibaloia
Larunbat honetan hasiko da
Navarro (Munduko Txapelketa): 'Geure burua zaindu beharra dugu'
Erredakzioa
Turkiako Munduko Saskibaloi Txapelketa larunbat honetan hasiko da eta final handia irailaren 12an jokatuko da.
Larunbat honetan emango zaio hasiera Munduko Saskibaloi Txapelketari eta Juan Carlos Navarro Espainiako kapitainak talde ugari ikusten ditu titulua eskuratzeko aukerekin.
"Pausoz pauso joan beharra dugu, geure burua zainduz eta partida bakoitzean dena eman", adierazi du.
Aurretik lana dutela gogoratu du Bartzelonako jokalariak eta Raul, Calderon lesionatuaren ordezkoa, lagungarria izango dela azpimarratu du. "Iaz ere gurekin egon zen, ez du taldearen dinamikan sartzeko arazorik izango", esan du.