Itxi

Saskibaloia

Munduko saskibaloi txapelketa

Espainiak irabazi; Puerto Ricok eta Brasilek huts egin zuten

Erredakzioa

Scarioloren gizonek 57-91ko markagailuarekin gainditu zuten Libano. Jardunaliko partidarik zirraragarriena Puerto Ricok eta Turkiak jokatu zuten. Garaipena turkiarrek lortu zuten azkenean 79-77.

Argentinak bolada onari eutsi, Espainiak Libano gainditu zuen eta Puerto Ricok eta Brasilek, bestalde, Turkiaren (79-77) eta Esloveniaren (77-80) aurka galdu zuten, hurrenez hurren.

A multzoan sailkatzeko aukerarik gabe dira dagoeneko Alemania eta Jordania. Angolak luzapenean gainditu zuen Alemania (88-92) eta Argentinak Jordania hartu zuen mendean 88-79. Angolak eta Australiak izango dituzte jokoan multzoko hirugarren eta laugarren postuak. Aurrenekoa, Argentinak eta Serbiak.

B multzoan AEB da liderra. Irani irabazi zioten estatubatuarrek 51-88 eta Brasilek ezin izan zuen Eslovenia gainditu (77-80) eta txartela zaildu zaio.

Jardunaliko partidarik zirraragarriena Puerto Ricok eta Turkiak jokatu zuten. Garaipena turkiarrek lortu zuten azkenean 79-77.

D multzoan, Espainia nagusitu zen Libanoren aurka (57-91). Urduritasunagatik gaizki hasi zuten neurketa Scariolorenek, baina minutuek aurrera egin ahala hobetu zen espainiarren jokoa. Rudy Fernandez eta Juan Carlos Navarro zalantza dira Kanadaren aurkako norgehiagokarako. Lituaniak lehen postua ziurtatu zuen Frantzia menderatuta 69-55.